XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELIZANBURU

Ona emen Elizanburu'ren arpegia, irakurlea.

Zuk ondo dazauzuz Elizanburu'ren neurtitzak: neurtitzen egillea ere ezagutu ezazu bada, maite ditugunak ezagutze gauza pozgarria da beti-ta.

Euskeraz idatzi duten neurtizlariak aitatzean, beti entzungo zenduan Elizanburu'ren izena onenen artean: nik beintzat ala ipintzen det.

¿Zergatik? Euskaldunentzat gozoenak, pozgarrienak diran gauzak aitatu zitualako bere eresietan, bere neurtitzetan.

Biotz-biotzez maite du euskaldunak bere etxea.

Argala bada, apaña bada, zarra dala, berria dala, baserria izan, jauregia izan, bere etxea maite du euskaldunak, eta arretaz begiratzen dio beti.